BOTERE HANDI BATEK + AZKEN GARAIPENA
Botere handi batek + Azken garaipena

Igor Leturiak aurkeztutako euskarazko solasaldian Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas irudigileak elkarrekin landutako bi komiki aztertuko dira: Botere handi batek (Ikastolen Elkartea, 2024) eta Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011).

Iban Zalduak (Donostia, 1966) ipuina, eleberria eta kritika landu ditu, baina ezaguna da batez ere ipuin eta istorio laburren arloan. Hainbat komunikabide, aldizkari eta blogetan hartzen du parte eta, egun, EHUn Ekonomiaren Historian irakasle da Letretako Fakultatean.

Julen Ribas (Arrasate, 1981) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea da. Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu zituen eta, besteak beste, Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. Bere komiki-lan aipagarrienak: Numenak 1, Aita, Numenak 2, Alaba, Azken garaipena, Santa familia eta Botere handi batek.

Ikuskizunaren datak
13
Urtarrila
Asteartea
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic