Eli Tolaretxipi idazlearen hitzaldia Else Lasker-Schüler idazleari buruz, Literatura jazarriak zikloaren barruan.
Else Lasker-Schüler (Eberfeld 1869-Jerusalem 1954). Poeta espresionista, bere bizitzaren zati handi bat Berlinen eman zuen, non bere bizitza kultural eferbeszentean parte hartu baitzuen. Gottfried Benn poetaren maitalea izan zen eta Karl Kraus, Franz Merc eta Georg Trakl-en laguna. Berlindik ihes egin behar izan zuen, eta orduan hasi zen bere gorabeherez betetako bidaia, Zürichera lehenik eta Jerusalemera azkenik eraman zuena. Bere liburuen artean La Estigia eta Mi piano azul nabarmentzen dira. Erlijioak eta zibilizazioak nahasten zituen mundu utopiko batekin amets egiteko adorea eta originaltasuna izan zituen, eta bere idazkera askea eta erabat eszentrikoa eta pertsonala izan zen, bere bizitza bohemiarra bezala. Lasker-Schüler, zoritxarrez, gizakiak mundu krudelean bizitzeko duen ezintasunaren beste adibide bat da, non bakoitzaren eromena eta berezitasuna errespetazen ez diren.
Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962). Poeta, itzultzaile eta irakaslea da. Bere azken lanak Cuerpos Pasajeros (Trea, 2025) Clapotis (Trea, 2022) eta Ojo suelto (Gato encerrado, 2023) dira. Itzlulitako poeten artean aipatzekoak dira Tess Gallagher eta Menna Elfyn. Itzultzaile gisa egin duen azken lana Odessa dantzan, Ilya Kaminskiren poesia bilduma (Balea Zuria, 2024). Gipuzkoako Ateneoko La espiral poesía tertuliaren antolatzailea da.

