![]() |
Hitzaldia hitzez eta dantzaz. Euskararen eta euskal kulturaren biziraupen eta transmisioarekin arduratuta, dantza eta hizkuntza elkarrengandik banandu ditugu, gorputzik gabe hitzak nekez dantzatuko direla ahaztuta. Euskal kultura eta euskara plazaratu daitezen, gorputzak dantzan jarri behar ditugu, eta horretan ere, euskaldunok gure hizkuntza bereizia, euskal dantza deritzogun gorputz hizkuntza propioa dugula erakutsi digu Argia dantzari taldeak. Euskararen eta euskal kulturaren bilakaeran, dantzak euskara plazara ateratzen jokatu duen funtzioa azaleratuko du Oier Araolazak hitzez eta gorputzez.

