GORPUTZ DISIDENTZIATIK GORPUTZ KOLEKTIBORANTZ
Gorputz disidentziatik gorputz kolektiborantz

Gorputzen errebolta, gorputz disidentzia genero ikuspegitik erakusketaren sortzaileek, Nagore Legarreta eta Ramon Zabalegik, bisita gidatu bat egingo dute.

Parte-hartzaileek aukera izango dute erakusketan landutako gaiak, hala nola gorputza, plazera, disidentzia, generoa eta aniztasuna, aztertzeko eta hausnartzeko, bai obren bidez bai artistekin elkarrizketa zuzena izanik.

Parte-hartzaileek kutxatik aukeratutako esaldietako bat hartuko dute eta autorretratua egin beharko dute mugikorrekin, gorputzeko atal bat erretratatzeko. Ondoren, irudi hori Polaroid bihurtuko da eta esaldi bat gehituko zaio, sentsazio edo ideia bat adieraziz. Polaroid horiek paretean jarriko dira, gorputz kolektibo bat osatuz.

Adina: 14 urtetik gorakoei zuzenduta.

Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Larunbata
Intxaurrondo K.E.
12:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic