HACER VISIBLE LA AUSENCIA
Hacer visible la ausencia

Hitzaldiaren izenburu osoa: Time on Quaaludes and red wine: Hacer visible la ausencia

Anna Galík lan intimo eta hunkigarri hau aurkeztuko du. Honek landu zion gaindosi batek eraginda Tommeu 18 urteko semearen galera prozesatzen eta mahai gainean jartzen mundu digitalean gaur egungo gazteek duten zaurgarritasuna eta hauskortasuna. Hainbat iturriren bidez (argazki analogikoa eta digitala, jabetzea, familiaren artxiboa, eguneroko testuak...), Anna Galík aurre egin zion ezagutzen ez zituen mendekotasunek eragindako semearen heriotzari; une horretik aurrera ezagutu zituen mendekotasun horiek.

2017ko martxoan, bere seme Tomeu 18 urterekin gaindosi baten ondorioz hil zenean, deskubritu zuen bere semeak bazuela alderdi bat sare sozialetan partekatu zuena, baina berari ezkutatu egin ziona. Ingeniaritza biomedikoko ikaslea, Tomeuk drogekin zituen esperientziak partekatzen zituen Instagram, Snapchat eta Twitterreko profil sekretuetan.

STM-GCBC argazki-liburu bildumaren inguruko programazioarekin lotutako hitzaldia. 

OharraHitzaldi hau streaming bidez emango da

Ikuskizunaren datak
07
Martxoa
Larunbata
San Telmo Museoa
12:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic