HAUR LITERATURA ETA ATXAGA
Haur literatura eta Atxaga

Haur-literaturan murgildu nahi duten helduei zuzendutako irakurketa kluba, Imanol Mercero bitartekariarekin.

Familiek, irakasleek eta haur-literaturan interesa duen edonork aukera izango du haur-literaturako obra eta egileetara ikuspegi kritiko eta partekatu batetik hurbiltzeko, eta haien gaiak, baliabideak eta gako literarioak sakonago ezagutzeko.

Urrian egingo den saioan, Bernardo Atxagak haur-literaturan egindako lehen urratsetara hurbilduko gara. Bere lehenengo lanetako batzuk aztertuko ditugu, besteak beste, Chuck Aranberri dentista baten etxean, Txitoen istorioa eta Sugeak txoriari begiratzen dionean liburuak izango ditugu aztergai bere ibilbideko etapa hori hobeto ezagutzeko eta nola hasi zen bere literatura-unibertso berezia eraikitzen ikusteko.

Irakurri, solasean aritu eta haur-literatura deskubritzeko aukera, literatura-arlo honetan interesa duten beste pertsona batzuekin batera.

Hurrengo saioa: azaroak 5.

 

 

 

Ikuskizunaren datak
15
Urria
Osteguna
Haur Liburutegi Nagusia
17:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic