![]() |
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatu nahi ditu bisitariak.
Aurten ospakizuna maiatzaren 16an eta 17an egingo du San Telmok, 18a, astelehena izanik, museoa itxita egongo delako. Egun horietan museorako sarrera doakoa izateaz gain, musika emanaldiak egongo dira.
KontzertuakMusika errezital laburrak elkar-lotuz instrumentuen tinbre anitzak espazio berean entzutea ahalbidetuko da, kolore eta melodia ugari sortuz.
Kantu errezitaldiaEstilo zein konposagile ezberdinen obrak interpretatuko dituzte, opera aria, lied edo zarzuela erromantzak besteak beste.

