![]() |
The Palestinian Museum Digital Archivek utzitako argazkiek osatzen dute Nire istorioa kontatzeko erakusketa.
Komisarioa: Pablo Lorca.
Erakusketak palestinarren eguneroko bizitzaren historia bat kontatzen du, munduari erakusten zaizkion beldurrezko irudietatik haratago. Ehundik gora familia-argazki utzi dituzte Palestinako Museoan, Birzeiten, eta horrek beren historiara zuzenean hurbiltzea ahalbidetzen du. Palestinar herriaren memoria jazarria babesteko pazientzia handiz bildutako artxiboa -suntsiketak ez die soilik bizitza, eraikin eta azpiegiturei eragiten, baita bere existentzia hutsaren lekuko den dokumentazioari ere-.
Jarduera osagarriakMartxoaren 26an, bisita gidatuak: 18:00etan eta 19:00etan, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: okendokulturetxea@donostia.eus.

