NORGEHIAGOKA
Norgehiagoka

Idazle, kirolari eta kultur eragileen testuek eta zenbait argazkik osatutako erakusketa honek kirolean nagusitu den espezializazio eta lehiakortasun goiztiarra zalantzan jartzen du. Multikirola oinarri hartuta, garapen integralago, oinarri sendoago eta osasuntsuago baten aldeko gogoeta kolektiboa piztu nahi du.

Manu Urbieta Zirimarako kideak azaldu duenez, testuinguru jakin bat hartu dute ardatz gaia lantzeko: ?Haurren arteko jolasa, aldartea edo jarrera nola desitxuratu daitekeen helduon presioaren ondorioz: hor jarri nahi izan dugu arreta?. Ikus-entzunezko bat izan behar zuena, proiektu handiagoa bihurtu da denborarekin, erakusketa bihurtzeraino. Batetik, Zirimarako hezitzaile, haur eta gurasoek elkarrekin osatutako ikus-entzunezkoa dago; Amaia eta Asier Mendoza anai-arrebek jarri dizkiote hitzak eta ahotsa.

Bestetik, kirol munduko, hezkuntzako eta kultur eremuko 35 lagun gaiaren inguruan hausnarketan jarri dituzte, eta testu bana idatzi dute, propio, erakusketarako. Kirol mundutik, besteak beste, Patri Espinar, Eneritz Maiora, Xabier Mikel Errekondo eta Iņaki Artola; kultur eremuan, besteak beste, Jose Luis Otamendi, Nerea Loiola, Amets Arzallus eta Amaia Agirre; hezkuntza munduan, besteak beste, Eneko Harreguy, Uxue Fernandez, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Ixabel Agirresarobe. Aretoaren arabera, litekeena da testu guztiak ezin erakustea, eta, beraz, liburuxka batean bildu dituzte guztiak.

Ordutegia ikusi

Ikuskizunaren datak
26
Otsaila
Osteguna
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
27
Otsaila
Ostirala
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
28
Otsaila
Larunbata
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
01
Martxoa
Igandea
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
02
Martxoa
Astelehena
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
03
Martxoa
Asteartea
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
04
Martxoa
Asteazkena
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
05
Martxoa
Osteguna
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
06
Martxoa
Ostirala
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
07
Martxoa
Larunbata
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
08
Martxoa
Igandea
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
09
Martxoa
Astelehena
Ernest Lluch K.E.
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic