![]() |
Hitzaldian Luis Barriosek jorratuko duen gaia artista-liburuaren matxinada izango da, liburu-arruntetik poema eskulturara eginiko bidea. Jarduera hau lotuta dago Artista-liburuak. Poema-eskulturak erakusketarekin.
Artista liburua genero sortzailea da, liburuaren kontzeptu erabat berritzailea, eta batzuetan probokatzailea ere bai. Bai eskuz autoeditatutako obra plastikoaren izaerari dagokionez, bai hizkuntza, material eta tipologiei dagokienez; hitzak barne hartu edo ez. Jatorrizko artista-liburu bakoitzak liburua berrinterpretatzen eta indartzen du, baita anti-liburu baten antza duenean ere.

