![]() |
Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren eskutik.
Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako ?altxorrak? , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Bigarren saio honetan idazketari buruz hitz egingo da eta Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren Memoria berriak: entsegu grafiko bat idazketa sortzailearen alde zeneko lan esanguratsuan sakonduko da.
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango da eta, bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko dira. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.
Hurrengo saioa:
Apirilak 16. Zer izan, nor izan. Literatura-solasaldia irakurle gazteak gogoan direla.

