![]() |
Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren eskutik.
Saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako ?altxorrak? , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork.
Hirugarren saio honetan nortasunari buruz hitz egingo dugu eta Irati Goikoetxez Asurabarrenaren Nor zeneko lan esanguratsuan sakonduko dugu.
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.

