SÍSIFOS
Sísifos

Sísifos UpArte konpainiaren zirku-ikuskizun garaikide bat da. Bertan, lehen mailako hamalau akrobatak giza ahaleginen hutsalkeria esploratzen dute.

UpArte Murtziako konpainiaren obrarik handinahiena laugarrena da. Sísiforen mitoan eta Albert Camusek haren gainean egindako berrinterpretazioan inspiratuta, lanak islatzen du topatzen ditugun harresiekin, fisiko nahiz sinbolikoekin, dugun ezinbesteko talka. Izatearen zentzuaren ?edo zentzugabekeriaren? metafora bat, hizkuntza nagusi modura zirku garaikidearen poesia bisuala eta teknika konplexu nahiz arriskatua dituena.

UpArte 2012an sortutako zirku-konpainia garaikide bat da. Hasieratik, nabarmendu egin da ikuskizunetan maila handiko trebetasun akrobatikoak eta ikuspegi garaikide eta estetikoa uztartzeagatik. Ibilbidean zehar, Espainiako zirku garaikidearen alorreko konpainia emergente interesgarrienetako bat izatea erdietsi du. Konpainiaren lanetan emanaldien zehaztasuna nahiz konplexutasuna nabarmentzen dira; proposamen minimalistak dituzte ezaugarri beti, hanpatutako jantzi edo dekoraturik gabe.

Ideia artistikoa: Guimel Martín. Irudi-dramaturgia: Concha Esteve. Zuzendaritza tekniko akrobatikoa: Andrés Somoza. Aktoreak: Alessio Martelli, Bárbara Vidal, Blanca Canela, Fernando Melki, Gisela Segatti, Guimelh Martín, Guillem Fluixà, Guim Fabré, Hannah Runschke, Jose Matencio, Nicolò Marzoli, Rosa Schmid, Sofía Acosta, Yifat Rosenblat. Musika, soinu espazioa: Martin Quiñonero. Argiztapen diseinua: Pedro Bermejo. Argiztapen-teknikaria biran: Emilio Manzano. Koprodukzioa, banaketa: Nacho Vilar Producciones. Ekoizpena: UpArte Cía.

Ikuskizunaren datak
Martxoa
Asteazkena
Victoria Eugenia Antzokia
20:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic