Kmon
GURE AHOTSAK 2026
Donostia Kultura
GURE AHOTSAK
Gure Ahotsak 2026 (Donostia Kultura)
2026-02-25
Gure Ahotsak 2026, Donostia Kulturak antolatuta, zortzigarren ediziora iritsi da emakume musikarien ahotsa erdigunean jartzeko. Bost kontzertu eta irudi berri batekin, talentua, aniztasuna eta eszenako presentzia indartzen dituen hitzordua da.

Martxoaren 3tik 7ra, Gure Ahotsak zikloak Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya bilduko ditu.

2019an sortua, emakume sortzaileen lana ikusgarri egiteko eta artista hasiberri zein ibilbide sendokoak oholtza berean elkartzeko erreferentziazko zikloa bihurtu da. 2026an, gainera, irudi berria estreinatuko du, ahotsa adierazpen eta presentziaren ikur gisa erdigunean jarrita.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic