TONTOLAPIKO EGUNA 2026 (DURANGO)
San Agustin Kultur Gunea
TONTOLAPIKO EGUNA
Tontolapiko Eguna 2026: Durango clown eta umorearen agertoki apirilaren 3an
2026-04-01
Datorren apirilaren 3an, Durango barrez, umorez eta giro onez beteko da berriro Tontolapiko Eguna ospakizunarekin. Bosgarren edizio honek egun osoko egitaraua proposatzen du, eta Landako Gunea eta Plateruena izango dira jardueraren erdigune nagusiak.

12:00etatik 22:00etara etenik gabe gauzatuko den programazioan, bost konpainiak hamar emanaldi eskainiko dituzte lau agertokitan banatuta, kale animazioarekin eta bestelako proposamenekin batera. Horrela, Durango clownaren eta umorearen topagune bihurtuko da egun batez, publiko guztientzako eskaintza zabalarekin.

Jardunaldia CIE Benoît Charpe konpainiaren Les Zèles D’Obus lanarekin hasiko da. Obus pertsonaia ardatz duen proposamenak ikusleak unibertso poetiko eta ilargi-kutsuko batera eramango ditu, umorea eta monozikloan erakusten duen trebezia uztartuz. Ondoren iritsiko da Las Polis konpainiaren ikuskizuna, non bi agente bitxik plazan ordena mantentzen saiatzen diren bitartean egoerak kontrolpetik ihes egiten duen.

Arratsaldean, José Luis Redondoren Arriba ikuskizunak umore fisikoa eta zirkuko elementuak uztartuko ditu publikoarekin lotura zuzena bilatzeko. Jarraian, Jimena Cavalletti konpainiaren B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) lanak egoera absurdo eta komikoak sortuko ditu hileta baten atarian, hainbat sari irabazi dituen proposamen honetan.

Bestalde, Karrika konpainiaren Parkingdarrak II ikuskizunak egun osoan zehar hainbat emanaldi izango ditu, eta Badut Teatroa arduratuko da kaleak animazioz eta ustekabez betetzeaz, jaialdi giroa indartuz uneoro.

 

Gastronomia

Ikuskizunez gain, food truck guneak egongo dira, janari eta edari eskaintza zabalarekin, emanaldi batetik bestera gozatzeko aukera eskainiz.

Tontolapiko Eguna sendotzen ari da, horrela, Durangoko kultur egutegiko hitzordu berezi gisa: publiko guztiei irekitako jaialdia, non umorea, artea eta kalea batzen diren esperientzia partekatu batean.

Tontolapiko Eguna 2026: Durango clown eta umorearen agertoki apirilaren 3an
Tontolapiko Eguna 2026: Durango clown eta umorearen agertoki apirilaren 3an





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic