ROSALIND NASHASHIBI. Electrical Gaza, 2015 (fotograma)
Photo: ROSALIND NASHASHIBI. Electrical Gaza, 2015 (fotograma)

ZIRKULU BATETIK BEGIRADA BEGIRADEN ZIRKULU BATEAN
Artium
'Zirkulu batetik begirada begiraden zirkulu batean', Artium Museoa
2026-01-16
Begiratzeko moduak ere politikak dira. Eta kamerak, askotan neutraltzat hartu izan den tresna horrek, harreman konplexuak sortzen ditu begiratzen duenaren eta begiratua denaren artean. Galdera horien inguruan ardazten da Artium Museoak aurkeztu duen Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketa, irudi mugikorraren historiari eta etnografiaren ondareari begirada kritikoa luzatzen dion proposamen zabala.

Catalina Lozanok komisariatutako erakusketak hogei artista eta kolektibo baino gehiago biltzen ditu, testuinguru eta jatorri askotakoak, eta genealogia bat proposatzen du: nola eragin duten pentsamendu dekolonialak, feminismoek eta zibernetikak irudiak sortzeko, erabiltzeko eta interpretatzeko moduan. Zinema etnografikoaren tradizioak eraikitako “bestetasunaren” irudikapenak ez dira hemen azalpen itxi gisa agertzen, baizik eta zalantzan jarritako egitura gisa.

Erakusketaren abiapuntuetako bat Maya Deren zinemagilearen esperientzia da: Haitin grabatutako materiala editatzeari uko egin, eta errealitatearen logikaren aurrean artistaren kontrolari uko egitea. Jarrera horrek lotura zuzena du Trinh T. Minh-haren Reassemblage filmarekin; handik dator erakusketaren izenburua ere. “Ez hitz egin besteen izenean, baizik eta haien ondotik”, dioen ikuspegi horrek kameraren boterea agerian uzten du, baina baita haren ahultasuna ere.

Lan askok metodologiak deseraikitzen dituzte, beste batzuek autoirudikapena lehenesten dute, eta guztiek batera galdera bera mahai gainean jartzen dute: nork begiratzen du nor, eta zein baldintzatan. Artium Museoak proposatzen duen ibilbidea ez da erantzun erosoen bila dabilen erakusketa bat, baizik eta begiradaren posizioa etengabe berrikustera gonbidatzen duen ariketa bat. Begiraden zirkuluan sartzea, azken finean, norbere lekua zalantzan jartzea da.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic