2024-05-27
Rock&roll onena maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean iritsiko da, Areatza Fest-en festibalaren 2024ko edizioa dela eta. Ohi bezala, musika eta gastronomia uztartuko ditu jaialdiak. Hala, larunbatean azoka gastronomiko bat egingo da, Kallartean eremu berrian zenbait kontzerturekin girotuta. Gainera, Basqueland Brewing elkartearen eskutik artisau-garagardoak dastatu ahal izango dira. Hori guztia Food Trucks onenen sorta hautatuarekin.