![]() |
Abata (2025) dokumentalaren proiekzioa izango da, eta ondoren, solasaldia, lana zuzendu duen Aner Etxeberriarekin eta bertako protagonista Gerardo Danborienarekin. Rosa Arburuak bideratuko du hitzaldia.
Dokumentalak Etxalarko azken usategien historia kontatzen du. 1955ean, egurrezko paletekin eta sareekin egindako uso ehizarekin liluratuta, Orson Wellesek The Land of Basques dokumentala zuzendu zuen. Gaur, Gerardo Danboriena usazale beteranoak zazpi mende baino gehiagoko historia duen tradizioaren sekretuak erakutsiko dizkigu. Gerardo Danborienak eta Orson Wellesek kontatutako istorioa, euskaraz eta ingelesez elkarlotzen diren bi kontakizun.

