Billy Wilder Europara bidaiatu zen Fedora (1978) bere azkenaurreko filma zuzentzera, bere obrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan proiektatzen dena.
Fedorak, Kontinente Zaharrean erretiratutako Hollywoodeko izar handiak, bere bizitzari azkena ematen dio tren baten azpian bere burua botata. Hileta elizkizunean, Barry Detweiler ekoizleak duela bi aste Korfun berarekin izandako azken elkarraldia gogora ekartzen du. Han konbentzitu zuen aktore ospetsua zinemara itzultzeko, Anna Karénina gorpuzteko.

