GENTE DOMINGO
Gente en domingo

Bikote gazte batek ustekabean ezagutzen dute elkar Berlingo kaleetan, eta hurrengo igandea hiritik gertu dagoen laku baten ertzean igarotzeko geratzen dira, beste lagun batzuekin batera. Piknik egun horretan, txantxak, uretako sartu-irtenak, limurtzeak eta maitasun lehia izango dira nagusi. Estatu Batuetara erbesteratu aurretik, Siodmak (Robert eta Curt), Ulmer, Wilder eta Fred Zinnemann gazteek gerrarteko zinema alemaniarraren film original eta liluragarrienetako bat filmatu zuten: fikzioa eta dokumentala uztartuta edertasuna, sentsualtasuna eta freskotasuna darizkion sinfonia urbanoa.

  • Alemania.
  • Zuzendaritza: Robert Siodmak, Edgar G. Ulmer.
  • Ekoizpena: Moriz Seeler / Filmstudio 29 Berlin.
  • Gidoia: Billy Wilder, Curt Siodmak, Robert Siodmak.
  • Argazkia: Eugen Schüfftan.
  • Muntaketa: Robert Siodmak.
Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Asteazkena
Tabakalera
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic