STALAG 17
Stalag 17

Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloak Stalag 17 (1953) filmaren proiekzioarekin jarraitzen du. Bigarren Mundu Gerran, alemanen preso-esparru batean, amerikar soldadu talde batek 17. barrakoia partekatzen du. Gabon gauean, haietako bi ihes egiteko prest daude, baina atzeman eta exekutatu egiten dituzte. Presoak susmatzen hasiak dira naziei informazioa ematen dien traidore bat dagoela, eta traidore hori Sefton dela atera dute ondorioz.

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Billy Wilder.
  • Ekoizpena: Billy Wilder / Paramount Pictures.
  • Gidoia: Billy Wilder eta Edwin Blum, Donald Bevan eta Edmund Trzcinskiren antzerki-lanean oinarriturik.
  • Argazkia: Ernest Laszlo.
  • Musika: Franz Waxman.
  • Muntaketa: George Tomasini.
  • Aktoreak: William Holden, Don Taylor, Otto Preminger, Robert Strauss, Harvey Lembeck.
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Asteazkena
Tabakalera
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic