Billy Wilderi eskainitako Nosferatu zikloarekin jarraituz, The Fortune Cookie (1966) komedia ziztatzaileak Jack Lemmon eta Walter Matthau ditu protagonista.
Harry Hinklek, telebistako kamerariak, partidu baten emanaldian ustekabeko danbateko bat izan du futbol amerikarreko jokalari batekin. Kommozio txiki bat besterik ez den arren, koinatuak, eskrupulurik gabeko abokatua denak, lesio larri baten itxurak egitea proposatzen dio, kalte-ordainetan dirutza jasotzeko.

