Billy Wilderi eskainitako Nosferatu zikloak The Private Life of Sherlock Holmes (1970) proiekzioarekin jarraitzen du.
Bere garaian aintzat hartu gabea eta denborarekin aldarrikatua, Arthur Conan Doylek sortutako pertsonaia ospetsura hurbiltzen da Billy Wilder. Sherlock Holmes eta Watson doktorea Eskoziara doaz gizon baten desagerpena ikertzera. Hara iritsitakoan, kasuan Ingalaterrako erreginaren zerbitzu sekretuko elkarte bat tartean dagoela deskubritzen dute.

