HODEI GUZTIEN GAINETIK
Hodei guztien gainetik

Markeliņe konpainiaren Hodei guztien gainetik antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen du. Keinu hizkuntza.

Egun batean, zorabioa jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien etxalde bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat. Beste bat, espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtua? Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.

"Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehen. Baina gutxik gogoratzen dute", Printze Txikia.

Adina: 3 urtetik aurrera.

Ikuskizunaren datak
Otsaila
Larunbata
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
17:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic