Magiklown haurrentzako emanaldia Erre Produkzioaken eskutik.
Magiklown magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako.
Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua... Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita.
Adina: +4 urte.

