![]() |
Munduko Liburuak jardueraren lehen edizioa egingo da Donostian. Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira kulturen arteko aberastasunaz gozatzeko, partekatzeko eta haur eta gazte literaturari balioa emateko ere.
Saio eleaniztun honetan irakurri eta abestu egingo da Karolina Kinastowska abeslari eta musikoterapeutak lagunduta. Jarraian, Poloniako Liburuaren Institutuak polonierazko haur-liburuen bilduma bat emango dio dohaintzan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Haur Atalari. Honela, liburutegiak bere nazioarteko atala aberastuko du polonierazko liburuak eskainiz ere.
Adina: haurrentzat, heldu baten laguntzaz.

