Umorearen maisua iritsi da hirira. Toni Moog da, Antonio Asencio (Barcelona, 1971), Paramount Comedy-ko 'Nuevos Cómicos saioaren ikusleek ongi ezagutzen duten aktore eta umorista. Santi Millan, Txabi Franquesa eta David Fernandez antzezleen ondoan ikusi dugu taula gainean; horrez gain, TV3, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta La Sexta telebista kateetan ere lan egin du. Umore ona ziurtatuta dago.