IKIMILIKILIKLIK
Ikimilikiliklik

Bost hamarkadaren buruan, Loraldia jaialdiak Mikel Laboak eta Artze anaien esperimentazio joera bereganatu eta ikuskari berri bat aurkeztu du: XXI. mendeko Ikimilikiliklik.

Izan ere, duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea? baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten.

Abangoardiak 50 negu bete ditu, udaberriari begira igaro dituena. ?Dena dago egiteke? eta ??dena egina dago? garaien arteko zilbor-hesteari helduko diogu. Jatorrizko Ikimilikiliklik bidekidekariarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna.

Zuzendaritza artistikoa: Edurne Azkarate. Zuzendaritza artistikokoko laguntzailea: Mikele Urroz Zabalza. Sortzaileak eszenan: Iñaki Salvador, Harkaitz Martínez eta Itziar Navarro (Oreka Tx), Libe Kortazar, Intza Alkain, Itziar Garaluce. Argiztapen teknikaria: Vanesa Santos. Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga. Ekoizpena: Loraldia.

Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic