NATALIA FIGUEREDO
Natalia Figueredo

Amazoniako paisaietan barrena bidaia proposatzen duen ikus-entzunezko performancea, Brasilgo Pará estatuan arreta berezia jartzen duena. Antzinako musika garaikideak, soinuaren, historiaren eta irudiaren arteko lotura zuzena sortzen duten narrazioek gidatuko dute saioa.

Aurkezpena entzunaldi gidatu gisa garatzen da, non musika-pieza bakoitzari istorio batek egiten dion sarrera eta bideo-irudiekin osatzen den, Altar Sonoro (Belém do Pará) kolektiboak ekoitziak, antzinako musikatik hasi eta Amazoniako sound systemetan dauden soinu-teknologietaraino doan esperientzia sentsorial bat sortuz: aparelhagens.

Jarduerak Amazoniako errealitate anitzak aztertzera gonbidatzen du publikoa, oihan tropikalaren dimentsiora murrizten duten imajinario kolonialetatik haratago eta Amazoniako lurraldeetan murgiltze sentsoriala proposatzen du, musikaren eta ahozko literaturaren bidez, soinua memoria kolektiboaren zaindari eta Amazonia garaikidea ulertzeko tresna gisa indartuz.

 

Natalia Figueredo Bartzelonan bizi den Belémeko (Brasileko iparraldea) latino-amazoniarra da. Arkitektoa eta urbanista, eta kulturaren teorikoa. Gaur egun doktoregoa garatzen ari da Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia Departamentuan. Bertan, Amazonia urbanoan eraikitako ingurunearen gauzatzea eta soziabilitate modu desberdinekin dituen harremanak ikertzen ditu, Belém hirian fokua jarriz.

Ikuskizunaren datak
28
Otsaila
Larunbata
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic