Oharra
Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da.
Enrico Tomasso (tronpeta, ahotsa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua)
Enrico Tomasso bost urterekin hasi zen tronpeta jotzen, Louis Armstrongi entzun ondoren Basin Street Bluesen (1964) jotzen. Zazpi urte zituela, Amstrongentzat berarentzat jo zuen, eta New Orleanseko jeinua hil zen arte mantendu zuen harekin adiskidetasuna. Gaur egun, Jazz klasikoko munduko tronpetista gailenen artean dago Tomasso, eta tronpeta onenaren saria eman diote berriki British Jazz Awardsen.
Ignasi Gonzalezek 1987an hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta berehala erakutsi zuen Jazzarekiko interes berezia. Jesse Davis, Joe Magnarelli, Grant Stewart, Houston Person, Scott Hamilton, Benny Golson... eta beste hainbat musikari gailenekin aritua da Gonzalez, eta eskari ugari izaten ditu bere pultsazio irmoagatik eta Jazzeko kontrabaxu handien lengoaian errotutako bere estiloagatik.

