ETS (En Tol Sarmiento) euskal talderik arrakastatsuenetakoa da. Arabako Errioxako boskoteak 'Konkista' aurkezten du, 20 urtetan kaleratutako bederatzigarren diskoa; zauriz eta bizipenez josia, kutsu latinoak, pop komertzialaren doinuak eta reggaetonarekiko hurbilketak uztartzen ditu.