Mundu osoko erritmo ugariak inspirazio iturri ditu La Mòssa taldeak bere pieza polifoniko bereziak sortu eta interpretatzeko garaian. Perkusioak eta Emmanuele, Sara, Aude eta Liliaren ahotsek betetzen dituzte 2019tik bi album kaleratu dituen talde frantses honen doinuak.