Zer gertatuko zen Miles Davis estatubatuarra Kuban jaio izan balitz? Ideia horretara hurbiltzen dira Sketches of Latin Miles taldearen emanaldiak. Pepe Riverok gidatutako kubatar zazpikoteak Illinoiseko maisuaren ibilbide osoa jazz latinoz berrirakurtzen du.