Natura Elektronikoa zikloak (Kutxa Fundazioa) musika elektronikoari eskainitako gaua proposatzen du. Arcanoid ekoizle beteranoak techno eta drum’n’bass egiturak jorratuko ditu, eta Telvak, berriz, frekuentzia eta soinu bihurtzen du bere bizi-esperientzia, murgiltze-giroak eta giro esperimentalak sortuz.