Puro Relajo talde nafarra musika mexikarra jotzen ibili da 2013az geroztik makina bat plaza eta herritan. Orduz geroztik, ehunka plaza bete dituzte beren emanaldiekin. Dantzatzeko eta betiko abestiak kantatzeko gonbidapen bihurtzen dira taldearen kontzertuak. Alaitasun hutsa.