Euskal musikaren erakusle, Ruper Ordorika oñatiarrak lasai asko jarraitzen du kantu eta rock kultuenaren itsasoan nabigatzen, alegia, egoerak eta asmoak hala eskatzen dutenean jazza, tradizioa eta poesia oinarri dituen horretan. ‘Lurra ikutu barik’ da bere diskorik berriena, 1980tik 24.a.