2026-04-06
Tinariwen assouf edo desert blues hitzaren sinonimoa da. Ibrahim Ag Alhabib-en taldea Tessalit-en (Mali) sortu zen 1979an; beraz, mende erdia daramate grabatzen eta kontzertuak ematen, eta basamortuko blues horren enbaxadore bihurtu da. ‘Hoggar’ du izenburu bere album berriak.