Nazioarteko musika beltzaren eszenan ezaguna den Travellin’ Brothers talde bizkaitarraren moldakortasuna areagotu egiten da big band formatuan. Agertokian 16 lagun bilduz, distira, alaitasuna eta ñabardurak gehitzen dizkio bere soinuari, soul eta swing estiloetarako joera nabarmenduz.