Italiar ipuin batek ematen dio izena Verde Pratori, Ana Arsuagaren proiektu pertsonalari. Kantari, konpositore eta margolari tolosarrak, jada hogeita hamar urte beteta, artean aurkitzen du aterpea. Elektronika eta atmosfera inguratzaileak baliatzen ditu neofolk esentzialista eraikitzeko.