Clara Peya piano-jole katalanak Les Inpuxbles taldearen zuzendaritza eta bere musika-karrera uztartu ditu. 'Corsé’ izeneko 11. diskoan, giro-osagai handiko musika dakar. Ez du mistikarik eta baliabide sintetiko hotzik falta, gonbidatutako ahotsen berotasun hauskorrarekin kontrastean.