God Save the Queen-Dios Salve a la Reina dugu, agian, agertokietan ikus daitekeen Queen-en omenezko talderik onena. Hala aitortzen dute askok, 1998tik lanean ari den argentinar talde honen ibilbidea ikusita. Lau musikari bikain ditugu proiektu honen arima: Pablo Padin, Francisco Calgaro, Matias Albornoz y Ezequiel Tibaldo. Elkarrekin, ehunka mila sarrera saldu dituzte mundu osoan, Latinoamerika, Estatu Batuak, Australia, India, Txina eta Europan emandako makina bat kontzertutan.
Kalitate handiko musikaz gain, God Save the Quee-ek ikuskizun aparta eskaintzen du, Freddy Mercury eta Brian May buru izan zituen talde mitikoaren espiritua, soinua eta irudia berrezkuratuz.