León Benavente 2012an sortu zuten Nacho Vegasen ondoan edo Tachenko eta Schwarz bezalako taldeetan aritutakio lau musikari beteranok. Indie berriaren beste eredu bat bilakatu ziren oso azkar, eta horretan ari dira oraindik ere Luis Rodríguez (gitarra), Abraham Boba (ahotsa eta teklatuak), César Verdú (bateria) eta Eduardo Baos (baxua). 'Vamos a volvernos locos' albuma aurkezten ari dira.