Sara Perarnaud Donostian jaio zen duela 20 urte eta egun Parisko Kontserbatorioko azken mailetako ikaslea da. Bere eskutik, Chopinen Pianorako 1. kontzertuaren bertsio bat izango dugu entzungai; zehazki, soka-laukoterako bertsioa. Kontzertuaren aurretik, Musikeneko ikasleek Frédéric Chopinen lehen 12 preludioak eskainiko dizkigute.
Ikus Frédéric Chopin Zikloaren egitaraua.

