Musikagileak elkartearen Musika Garaikidearen XVII. Zirkuituaren barruan, Vicente Moronta oboe-jotzailearen kontzertua izango da San Telmo Museoan.
Errezitaldi honek hainbat konpositore biltzen ditu beren estiloetan, akustikotasuna modu heterodoxoan erabiltzen dutenak eta beren sorkuntzetan teknologia eta elementu elektroniko berriak txertatzen dituztenak. Interprete eta konpositoreen arteko elkarlanaz baliatuz, emanaldi honetako entzuleekin elkarrizketa bat izango dugu, oboearen soinu-aberastasuna indartuz, iradokitako errepertorioaren aniztasun estetikoa proiektatuz eta publikoarengan itxaropen kritikoak sortuz.
Elizan

