![]() |
Geoff Tatek, Queensryche taldearen ahots mitikoa, Operation mindcrime albumaren abesti mitikoak joko ditu Larratxo Kultur Etxean. Tate benetako legenda bat da, eta 14. postuan ageri da garai guztietako 100 bokalista onenen zerrendan, Hit Parader aldizkariaren arabera. XIV. Zombien Jaialdiko agertokira Lordwitch heavy metal talde arrasatearra eta Wildhärd hard rock talde madrildarra ere igoko dira gau ahaztezinean.

