Badator Euskal Herriko metal jaialdi zaharrenetako baten 15. urteurrena: Euskal Metal Fest. Ospatzeko, metal alemaniarraren ikonoetako bat Donostian izango da lehen aldiz, 30. urteurreneko bira ospatzeko: Iron Savior. Horiekin batera, Paraiso Terrenal Valladolideko taldea igoko da oholtzara, Prisionero bigarren diskoa aurkeztuz, eta horrela ere egingo dute Basati tolosarrek, Gaitz ilunen ordua bigarren diskoa aurkeztuz.
Iron Savior: Piet Sielck (ahotsa eta gitarra), Yenz Leonhardt (baxua), Joachim "Piesel" Küstner (gitarra), Patrick Klose (bateria).
Paraíso Terrenal: Suko Sánchez (ahotsa), Ufo Tabarés (bateria), Robert Rodríguez (baxua), Alberto "Chivi" Del Olmo (gitarra eta koruak), Moi Herrero (gitarra eta koruak).
Basati: Axipu (gitarra), Marcus (ahotsa), Gartzi (baxua), Sama (bateria).

