Kitadelpare Txaranga, 2019an Astigarragako gazteek sortutako txaranga da; jotzen denbora gutxi eraman arren, gogotsu datozenak. Txaranga Donostialdeko hainbat herritatik etorritako musikariek osatzen dute: Astigarraga, Pasaia, Lezo, Irun eta Donostia. Azken urteetan, Euskal Herriko hainbat herritan jo dute eta gaur gure hirira etortzen dira Parte Zaharreko kaleetan zehar jotzera.

