

Aurtengo Larrato Jaiak, ekainaren 4tik (osteguna) 8ra (astelehena) ospatuko dira; hona hemen egitarauan agertzen diren ekitaldi batzuk:
Ekainak 4, osteguna
- 17:00 Haur txokolatada plazan.
- 17:30 Haurrentzako ikuskizuna plazan: DJ Kaktus.
- 19:30 Txupinazoa eta agurra. Holi Festa eta Erraldoi eta Buruhandiak Sastakai txarangarekin.
- 20:30 Zezensuzkoa plazan.
- 22:30 Zarratak taldearen kontzertua - pop/rock euskaldunaren bertsioak - patioan.
Ekainak 5, ostirala
- 17:30 Sardina Freskue haur ikuskizuna plazan; Kasares Kultur-Etxearen eskutik.
- 19:00 Erraldoi eta buruhandiak, Dultzaineroekin, Larratxo plazatik.
- 22:30 Kontzertuak: SNKT | Unotres Mobb |Jime | DJ Torras eta Arritreze.
- 23:30 Gauargi Taldea Larratxoko plazan.
- 23:30 Helduen Danborrada herrikoia Sastakai txarangarekin, Bertsolari Txirritatik.
- 00:30 Zezensuzkoa Larratxo plazan.
Ekainak 6, larunbata
- 10:00 Diana Udal Txistularien eskutik.
- 11:00 Euskal Dantza Herri Ametsa ikastolako taldearen eskutik, Larratxoko plazan.
- 12:00 Erraldoi topaketa parketik.
- 17:30 Haurrentzako Ginkana Larratxoko plazan Altzalore aisialdi taldearen eskutik.
- 18:00 Kalejira Herrikoia auzotik Ilargi txarangaren eskutik.
- 20:00 IX. Rap lehiaketa Larratxoko eskolan.
- 22:00 DJ Torras | Suso | Sanblazz eta ... Bengo kontzertua, eskolako patioan
- 00:15 Zezensuzkoa Larrotxoko plazatik.
Ekainak 7, igandea
- 12:00 Folk jaialdia patioan: Virgen de Guadalupe | Alborea de Alfaraje talde flamenkoa eta Zuriñe Bretón | Duende de Semblante Andaluz talde flamenko.
- 17:00 Musika, dantzak eta show-a Happy Studio eta Showtime-en eskutik patioan.
- 18:45 Erraldoi eta buruhandiak Sastakai txarangarekin.
- 19:00 Roberto Uriarte eta bere Mariachien kontzertua Larratxoko plazan.
- 21:00 Jai amaierako traka.
Ekainak 8, astelehena
- 17:00 Haur txokolatada plazan.
- 18:15 La Sirenita musikala, A.C. los Guachindanguitos-en eskutik eskolako gimnasioan.