ADIMEN ARTIFIZIALA AUZITAN
Adimen artifiziala auzitan

Miren Berasategi Zeberio irakaslearen hitzaldia Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da. Ana Galarraga arituko da aurkezle lanetan.

Miren Berasategi Zeberio Komunikazioan doktorea da (Deusto, 2020), Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Masterra (UOC, 2008) eta Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deusto, 2004). Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Komunikazioko graduan ematen ditu eskolak Donostiako campusean.

Hezkuntza- zein ikerketa-aktibitatea honako gaien inguruan egiten du: digitalizazioaren eragina komunikazio-prozesuetan eta komunikazioan aritzen diren pertsonen artean matematikarekiko zein teknologiarekiko antsietateak suposatzen duten erronka.

Ikuskizunaren datak
06
Urria
Asteartea
Ernest Lluch K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic