FEMINISMO Y GLOBALIZACIÓN: IMAGINARIOS, DEBATES Y AGENDAS
Feminismo y globalización: imaginarios, debates y agendas

Saio hau feminismo garaikidearen eztabaida nagusietako batzuen inguruko hausnarketarako gune izango da. Bertan, berdintasunaren aldeko borrokek gaur egun dituzten erronka politiko eta intelektualak jorratzen dituzten duela gutxiko bi liburu aurkeztuko dira, filosofia eta teoria feminista oinarri dutenak.

Batetik, Feminismo e imaginarios de la globalización. Apuntes para una agenda feminista global, non Celia Amorós filosofo ospetsuak bere buruari galdetzen dion: nola pentsatu emakumeei globalizazioaren aroan? Zein da imajinario patriarkala garai globalizatu honetan? Liburu honen ekarpen handienetako bat Ciudad Juarezeko krimenen analisien testuinguruan dagoen imaginario libertinoaren kontzeptualizazioa da.

Bestalde, Fuego amigo. ¿Nuevos discursos en favor del feminismo?, Luisa Posada Kubissarena, feminismoaren barruan gaur egun dauden eztabaida batzuk eta diskurtso berriak kritikoki aztertzen dituen saiakera, bere defentsaren izenean mugimenduan tentsio teorikoak eta politikoak sortzen dituena.

Parte hartuko dute:

  • María Luisa Posada Kubissa filosofo, idazle eta teorialari feminista da. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofia fakultateko Ezagutzaren Teoria, Estetika eta Pentsamenduaren Historiako irakasle titularra.
  • Rosa Cobo Bedia teoriko, ikertzaile eta idazle feminista da. Coruñako Unibertsitateko Genero Soziologiako irakasle titularra da, eta unibertsitate bereko Genero eta Feminismoen Ikasketa Zentroko zuzendaria.

OharraSaio hau streaming bidez emango da

Ikuskizunaren datak
04
Ekaina
Osteguna
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic